2008/03/06
Jose Maria Salmeronek, Alaveseko entrenatzaileak, proba ezberdinak egin ditu osteguneko goizeko entrenamenduan, aldaketa asko planteatuz Salamancaren aurkako hasierako hamaikakorako.
Mendizorrotzako berdegunera hasieratik irteteko aukera gehien dituzten jokalariak honako hauek dira: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar, Pablo Casar, Coromina, Nacho Garro, Stevanovic; Sergio Rodriguez, Jairo, Toni Moral; eta Raul Sanchez.
Beraz, Coromina, Toni Moral, Jairo eta Raul Sanchez almeriarra itzuliko dira Alavesen hamaikakora, erasoan talde arabarra indartzeko asmoz. Aganzok ezin izango du jokatu, zigortuta baitago.
Euskadi Irratiko azken albistegia