Mundua

GATAZKA KOLONBIAN

Urtarrilean bahitutako lau turista aske utzi ditu FARCek

2008/03/06

Gerrillak Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordearen esku utzi ditu Choco eskualdeko oihanean. Bestalde, Ekuadorren burujabetza urratu izanagatik Kolonbiaren jarrera "gogor gaitzesteko" eskatu dio Correak nazioarteari.

FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek aske utzi dituzte urtarrilaren 13an Nuqui udalerrian, Ozeano Bareko kostaldean, bahitutako sei turistetatik lau.

Bahituak Choco eskualdeko oihanean, jakitera eman ez duten toki batean, utzi dituzte aske, Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordearen (CCRI) eskuetan, iturri militarrek azaldu dutenez.

Operazioaz arduratzen ari den erakundeak esan dienez, lau lagunak Quibdo hirirako (Chocoko hiriburua) bidean zeuden arratsalde partean (goizaldea Euskal Herrian), jakitera eman du Hector Aguas Kolonbiako Armadako komandanteak.

"Bahituak oso osasun egoera onean daudela", adierazi du Aguasek eta CCRIk ez duela askatze operazioa non gertatu den eta askatutako lagunen nortasunari buruzko daturik eman nahi izan gaineratu du.

Halere, Armadak dagoeneko esan duenez, Ana Maria Aldana Serrano biologoa; Cesar Hoyos Benitez, Nuquiko hotel baten jabea; Hernando Martinez Rodriguez, irakaslea eta Jose Arnulfo Rodriguez Barrera merkataria dira aske gelditutakoak

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta