2008/03/05
Txus Vidorreta iurbentia Bilbao Basketeko entrenatzaileak ACB Ligako bigarren postuan sailkatzearekin amets egin duela aitortu du. Denboraldi ahaztezina izango da aurtengoa bilbotarrentzat, azkeneko bost partidetan lau porrot jaso dituzten arren.
Egun bosgarren postuan da iurbentia eta Real Madril liderrak baino lau garaipen gutxiago ditu. "Errege Kopan dena eman genuen eta orain Ligan gauza bera egiteko asmo genuen, baina Lucas (Recker), Martin (Rancik) eta Fred (Weis) jokalarien lesioak une txarrenean heldu dira".