logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 05:30:07
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

MUGA-GATAZKA HISTORIKOA

Onton auzoa, Muskiz ala Castro Urdiales?

2008/03/04

Auzo hori Castroko udalerrian dago egun baina Muskizek berea dela dio eta 1833ko erret-dekretua aurkeztu du froga moduan. Espainiako Geografia Institutuaren esku geratu da erabakia.

Muskiz eta Castro Urdiales arteko borroka historikoak laster izan dezake konponbidea. Espainiako Geografia Institutuaren esku geratu da auzia ezadostasunei irtenbidea eman ahal izateko.

300 hektarea dira liskarraren iturri: basoa dira 100 hektarea eta beste 200 hektareatan txaletak daude, eta ia 100 bizilagun bertan.

Onton auzoa Castroko udalerrian dago egun baina Muskizek berea dela dio eta 1833ko erret-dekretua aurkeztu dute froga moduan. Dekretu horretan esaten da Ontongo errekak zehazten duela muga.

Castrok ere baditu, ordea, bere frogak, eta nahiz eta Bizkaiko Jaurerri barruan egon garai batean, Onton auzoa beti Castrori lotuta egon dela defendatzen du.

Ezin ados jarri eta Espainiako Geografia Institutuak bi Udalak eta Kantabriako ordezkariak zein Bizkaiko Foru Aldundiko kideak bildu ditu gaur goizean. Gaur, bi aldeak entzun eta mugarrien kokapena aztertu du Geografia Institutuak.

Ondoren, txostena osatu eta erabakia publiko egingo du. Behin erabaki hori publiko egiten denean, "galtzaileak" Auzitegi Nagusian eta Gorenean errekurtsoa aurkezteko aukera izango du.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta