2008/03/04
Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak iragarri duenez, Hugo Chavezen kontrako salaketa jarriko du Venezuelako presidenteak "terrorismoa babesten duelako".
"Gaur, Camilo Ospinak, Nazio Batuen Erakundean dugun enbaxadoreak, Kolonbiak Hugo Chavez Venezuelako presidentearen kontra Nazioarteko Zigor Auzitegian salaketa jartzeko asmoa duela jakinaraziko du, genozidak babestu eta finantzatzen dituelako", adierazi du Uribek.
Iragarpena Gloria Polanco kongresista ohia bisitatzean egin du. Polanco otsailaren 27an askatu zuen FARC gerrillak, Luis Eladio Perez, Jorge Eduardo Gechem eta Orlando Beltranekin batera.
Raul Reyes FARC gerrillako buruzagiari atzemandako agirietan oinarritzen da salaketa. Kolonbiaren arabera, Hugo Chavezen Gobernuaren eta FARC gerrillaren arteko loturak frogatzen dituzte dokumentu horiek.
Krisi diplomatikoa joan den igandean hasi zen, Kolonbiak FARC gerrillaren buruzagi nagusiaren ondokoa, Raul Reyes, Ekuadorren burututako operazio militarrean hil eta gero.
Euskadi Irratiko azken albistegia