logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:47:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR

Eibartarrek itzuli oso bat egin dute kanpoan irabazi gabe

2008/03/04

Azkeneko garaipena Ipuruatik kanpo lehengo urriaren 7an izan zen Cadizko Ramon de Carranzan (1-2).
Eibarrek zailtasunak ditu Ipuruatik kanpo garaipenak lortzeko. Argazkia: EiTB.

argazkia handitu

Eibarrek zailtasunak ditu Ipuruatik kanpo garaipenak lortzeko. Argazkia: EiTB.

Eibarren azkeneko porrotak Sevilla Atleticoren aurka (2-0), talde gipuzkoarrak etxetik kanpo garaipenak eskuratzeko dituen zailtasunak konfirmatu ditu. Azkeneko garaipena Cadizen lortu zuten armagileek orain dela bost hilabete.

Datorren larunbatean Mandiolaren jokalariek andaluziarren kontra jokatuko dute. Hala, itzuli oso bat beteko dute bisitari moduan azkeneko garaipena lortu zutenetik.

Eibarrek dituen 34 puntuetatik, 11 baino ez ditu lortu Ipuruatik kanpo. Horietako zazpi, gainera, aurreneko jardunaldietan lortu zituzten. Azken bederatzi partidetan bakarrik lau puntu erdietsi dituzte gipuzkoarrek.

Gainera, aipatu partidarako Manel baja da fibra haustura baitu ezker zangoko koadrizepsean, egindako ekografian ikusten daitekeenez. Gaur erresonantzia egingo diote lesioa konfirmatzeko.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta