Gizartea

ENPLEGUA

Langabeen %60 emakumeak dira, CCOOk egindako txostenaren arabera

2008/03/03

Azken urteetan emakume gehiago sartu dira lan merkatuan baina horrek ez ditu euren lan baldintzak hobetu. CCOOren arabera, prekaritatea eta aldi baterako kontratuak dira emakumeen lanaren ezaugarri nagusiak.

2007an jaitsi egin zen lanean ari diren emakumeen kopurua, batik bat 25 eta 44 urte arteko emakumeen artean, lana eta familia uztartzeko dituzten zailtasunengatik. Eta emakumeen jarduera tasa %49,31koa da, gizonezkoena baino 17 puntu txikiagoa.

CCOO sindikatuak egindako txostenak jasotzen dituen datuak dira.

2007an emakumeen artean langabezia gutxitu egin zen, baina, hala ere, lanik gabe daudenen %60 dira emakumeak. Emakumeen lan-baldintzak kaskarrak direla salatu du CCOOk. Hamar emakumetik bederatzik zerbitzu alorrean egiten dute lan eta herenak aldi baterako kontratua du.

Lantoki publikoetan ere emakumeen behin behinekotasuna handia dela salatu dute, %40a, hain zuzen ere.

Gauzak horrela, lan kalitatea hobetzea eta berdintasunaren aldeko planak enpresetan ezartzea beharrezkoa dela uste CCOOk.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta