Mundua

NBE-REN AURREAN SALATUKO DU

FARCek Ekuadorrekin eta Venezuelarekin "akordioak" dituela dio Kolonbiak

2008/03/03

Uriberen Gobernuak Armada mobilizatuko ez duela baieztatu du. Ekuador eta Venezuelako tropak, berriz, Kolonbiako mugara bidean dira jada. Amerikako Estatuen Erakundeak larrialdiko bilera deitu du astearte honetarako.

FARC gerrillak Ekuador eta Venezuelako gobernuekin dituen ustezko "hitzarmenak" Nazio Batuen Erakundearen aurrean salatuko dituela iragarri du Kolonbiako Gobernuak.

Agiri baten bidez, Uriberen exekutibak esan du "kezkatuta" dagoela "FARC talde terroristaren eta Ekuador eta Venezuelako gobernuen artean egon daitezkeen akordioak direla eta". Kolonbiako Gobernuak uste du herrialde horietan gerrillariei aterpea emateko hitzarmen bat sinatu zutela eta horrek nazioarteko araudia urratuko lukeela azpimarratu du.

Era berean, "Kolonbiak begirunea eta errespetua adierazi nahi die anaiak diren Ekuadorreko eta Venezuelako herriei". Horrez gain, mugara troparik bidaliko ez duela jakinarazi du.

Sei puntu dituen testu horretan, Nazio Batuen Erakundeari eta Amerikako Estatuen Erakundeari arestian aipatutako balizko akordioen berri emango diola eransten du.

Venezuelako eta Ekuadorreko soldaduak martxan

Horrez gain, Venezuelako eta Ekuadorreko gobernuek Kolonbiako mugara tropak bidali dituzte.

Igandean Venezuelak Bogotan duen enbaxada ixtea agindu zuen Hugo Chavezek eta mugara "10 batailoi" bidaliko zituela iragarri zuen.

Hugo Chávez ordenó el domingo el cierre de la Embajada de Venezuela en Bogotá y la movilización de "10 batallones" militares hacia la frontera.

Amerikako Estatuen Erakundearen premiazko bilera

Jose Miguel Insulza Amerikako Estatuen Erakundearen ez-ohiko bilera deitu du, Kolonbia eta Ekuadorren artean sortu den krisia aztertzeko.

Erakunde horretako iturriek Efe agentziari azaldu diotenez, bilera 20:00etan (GMT) egingo dute Ekuadorreko Misioak hala eskatuta.

Kolonbiak FARCeko gerrillari bat hil zuen joan den larunbatean Ekuadorren egindako eraso militar batean. Gertakari horren ondotik piztu da krisi diplomatikoa.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta