2008/03/02
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak Defentsa ministroari hamar batailoi mobilizatzeko eta Kolonbiako mugara bidaltzeko agindu dio. Gainera, Nicolas Maduro Kanpo Gaietarako ministroari Bogotan duten enbaxada ixteko agindu dio, Ekuadorrekiko elkartasun keinu modura. Izan ere, Kolonbiako Armadak Raul Reyes FARCeko bozeramailea hil zuen atzo Ekuadorren eta bertako eta Venezuelako agintariek gogor kritikatu zuten ekintza hori.
Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak Kolonbian duen enbaxadorea Quitora deitu zuen atzo gertatu zenaren aurrean protesta egite aldera. Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteari Reyes hil zen operazioaren inguruan gezurrak esatea leporatu zion Correak, izan ere, bere ustez "sarraskia" izan zen atzokoa, ez defentsa legitimo ekintza bat.
Euskadi Irratiko azken albistegia