2008/03/01
Tenerifek aurki egin zuen gola (12. minutuan, Bertranek) eta Alaves baloiaren atzean ibili zen lehen zatian. Etxeko taldeak partida erabakita uzteko abaguneak izan zituen aurreneko 45 minutuetan.
Bigarren zatian Alavesek aurrerapausoa eman, eta berdinketaren golaren bila atera zen berdegunera. Norgehiagoka asko parekatu zen jokoan eta gol abagunetan, baina gasteiztarrek ez zuten gol egin.
Fitxa teknikoa:
1. CD Tenerife: Juan Pablo; Marc Bertran, Sicilia, Juanma, Clavero; Manolo Martinez, Jesuli (Iriome, 60'), Julio Hormiga (Ricardo, 74'), Perez, Ayoze (Cristo, 89'); eta Nino.
0. Deportivo Alaves: Bernardo; Edu Alonso, Gaspar, Pablo Casar, Angel (Coromina, 55'); Nacho Garro, Lacen (Jairo, 80'); Stevanovic (Miguel Perez, 71'), Sergio, Mena; eta David Aganzo.
Golak: 1-0, 10': Marc Bertran.
Euskadi Irratiko azken albistegia