Mundua

KOLPE HISTORIKOA GERRILLARI

"Raul Reyes" FARCeko zuzendaritzako bigarrena hil du Kolonbiako Armadak

2008/03/01

Reyesek zeregin garrantzitsua zuen negoziazio prozesuan eta, hortaz, haren heriotzak zalantza ugari piztu ditu oraindik bahituta dauden pertsonen etorkizunaren inguruan. Operazioan beste 16 matxino ere hil dituzte
Raul Reyes, FARCen nazioarteko bozeramailea. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Raul Reyes, FARCen nazioarteko bozeramailea. Argazkia: EFE

Kolonbiako Armadak kolpe historikoa eman dio gaur gerrillari. "Raul Reyes" (Luis Edgar Devia da benetako izena) FARCetako 'bigarrena' eta nazioarteko eleduna hil du gerrillak Ekuadorren duen basea bonbardatuz.

Operazio horretan beste 16 matxino ere hil dituzte.

"Talde terrorista honi orain arte eman diogun kolpe handiena da", adierazi du gaur Juan Manuel Santos Kolonbiako Defentsa ministroak.

'Raul Reyes"ek 60 urte zituen eta bere bizitzaren erdia borroka armatuan eman du. FARCetako zuzendaritzan ekintza militar batean hil den aurreneko buruzagia izan da.

Reyesek zeregin garrantzitsua zuen negoziazio prozesuan eta, hortaz, haren heriotzak zalantza ugari piztu ditu oraindik bahituta dauden pertsonen etorkizunaren inguruan.

Bonbardaketa Ekuadorren jazo da, Kolonbiako mugatik gertu. Hori dela eta, Rafael Correa ekuadortar presidenteak ikerketa militarra agindu du. Bere irrati saioa grabatzen ari zenean eman dio Uribe presidenteak operazioaren berri.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta