logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:50:08
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

SEVILLA ATLETICO-EIBAR

Manix Mandiola: "Gu ondo gaude"

2008/02/29

Armaginen teknikariak badaki igandeko partida zaila izango dela, Sevilla Atletico taldea ona eta arriskutsua delako.

Manix Mandiolak jakitera eman du igandean Sevilla Atleticoren aurka aritzeko jokalarien zerrenda zein den: Cuellar, Herrera, Manel, Txiki, Raul, Biel Medina, Alaña, Gurrutxaga, Lombraña, Carmelo, Markel, Zurutuza, Altuna, Insa, Del Olmo, Codina, Yagüe eta Nico Medina.

Beraz, deialditik kanpo Martino, Etxabe, Zamora, Urzelai (zigorra), Goiria (min dauka belaunean) eta Eizagirre.

Mandiolak badaki igandeko partida zaila izango dela, Sevilla Atletico taldea ona eta arriskutsua delako. Izan ere, taldeko jokalari batzuk lehen taldearekin jokatu izan dute noizbait. Egoera onean daude. Dena den, entrenatzaile armaginak betikoa dio: "Gu ondo gaude". Ciudad Deportivan jolasteari zer deritzon galdetu diote gipuzkoarrari eta berdin diola esan du, hor ala Pizjuanen jokatzea.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta