
2008/02/29
Aritz Aranburu Australian geratuko da datozen bi asteetan. Ezker belauneko lotailua zaindu behar du atsedena hartuz eta horretarako han gelditzea gomendatu diote.
Ondoren erabakiko du ebakuntza egingo dioten ala ez. Egitekotan, meniskoa osatzekoa artroskopia egingo diote. Zarauztarrak medikuekin sortea izan du, denek iritzi bera agertu baitute. Australiar batekin, estatubatuar eta etxeko batekin hitz egin du eta denek bi asteko atsedena hartzeko gomendio eman diote.
Dirudienez ez da hasietan pentsa zitekeena bezain larria eta zarauztarrak WCT zirkuituko hirugarren proban parte hartzeko itxaropena agertu du.