logo de eitb24
2008ko abuztuak 20 | 17:49:32
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WCT ZIRKUITUA-AUSTRALIA

Aranburu WCT zirkuituko hirugarren probarako prest egon liteke

2008/02/29

Zarauztarra Australian geratuko da datozen bi asteetan medikuek bi asteko atsedena hartzeko gomendio eman diotelako. Ondoren erabakiko du ebakuntza egingo dioten ala ez.

Aritz Aranburu Australian geratuko da datozen bi asteetan. Ezker belauneko lotailua zaindu behar du atsedena hartuz eta horretarako han gelditzea gomendatu diote.

Ondoren erabakiko du ebakuntza egingo dioten ala ez. Egitekotan, meniskoa osatzekoa artroskopia egingo diote. Zarauztarrak medikuekin sortea izan du, denek iritzi bera agertu baitute. Australiar batekin, estatubatuar eta etxeko batekin hitz egin du eta denek bi asteko atsedena hartzeko gomendio eman diote.

Dirudienez ez da hasietan pentsa zitekeena bezain larria eta zarauztarrak WCT zirkuituko hirugarren proban parte hartzeko itxaropena agertu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta