
2008/02/28
Mundakako proba kenduko dute aurtengo munduko surf txapelketako zirkuitutik, ETBk aurreratu duenaren arabera.
Albistea ez da oraindik ofiziala, baina iazko olatuen faltagatik Surflari Profesionalen Elkarteak proba kentzeko erabakia hartu du.
Horrela baieztatu du Euskal Telebistan Craig Sage Euskadiko Billabong Pro txapelketako zuzendariak, surflari aipagarrienek Mundakan parte ez hartzeko eskatu dutelako.