logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:36:51
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Surfa

WCT ZIRKUITUA - AUSTRALIA

Aranburu lesionatu da eta hurrengo txapelketatik kanpo gera liteke

2008/02/27

Zarauztarrak belaun batean hartu zuen min, eta, beraz, Quiksilver Pro lehiaketa utzi behar izan du. Lesio larria izan lezake eta hurrengo txapelketan parte ez hartzea gerta liteke.

Aritz Aranburu Expression Session proban lesionatu zen (antolatzaileek antolatu zuten ekitaldia olaturik ez zeudelako), eta, beraz, zarauztarrak Quiksilver Pro txapelketa utzi behar izan du.

Aranburuk oreka galdu zuen eta uretara erortzean orkatilan eta ezker belaunean hartu zuen min. Hortaz, zarauztarrak ezin izan zuen txapelketako bigarren kanporaketan parte hartu Neco Padaratz brasildarraren aurka. Padaratzek, beraz, hirugarren kanporaketarako txartela eskuratu zuen.

Aritzek lesioaren nondik norakoa ezagutu arte itxaron beharko du, hurrengo txapelketa datorren hilabetean jokatuko dela eta, Bell's Beachen (Australia).

Astearteko saioa bukatu bezain laster, ez zrudien Aritz Aranbururen lesioa larria zenik, baina orduak aurrera joan ahala, okerrera jo zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten surflaria. Asteazken honetan hainbat azterketa egin dizkiote. Chris Prosser txapelketako medikuak adierazi duenez, baliteke Aritz Aranburu munduko zirkuituko bigarren proban ere parte hartu ezinik gelditzea.

Ezkerreko belaunean eta orkatilan du lesioa, litekeena da lotailu haustura izatea. Zarauztarrak ezin izango du, beharbada, Australiako probetan lehiatu. Dena dela, azterketa medikoen emaitzak jakin arte itxaron beharko da. Ostegunean Aranbururen lesioa gehiago argituko da, ebakuntza egin beharko dioten edo osatzeko bidea nahikoa izango den.

Aritz Aranburu, bestalde, lehian jarraitzeko prest egotea espero du sendagileak. Beraz, zarauztarrak ez du azken kanporaketan parte hartzerik izan eta Neco Padaratz brasildarrak zuzenean sailkatzea lortu du. Surfa egiteko baldintzak onak izan dira Gold Coasten eta Andy Irons hawaiiarra jardunaldiko onena izan da.

Quiksilver Pro txapelketaren 2. kanporaketako emaitzak:

Heat 1: Andy Irons (HAW) 16.37 def. Tamaroa McComb (PYF) 5.90
Heat 2: Julian Wilson (AUS) 14.00 def. Pancho Sullivan (HAW) 13.23
Heat 3: Jeremy Flores (FRA) 10.83 def. Michel Bourez (PYF) 8.00
Heat 4: C.J. Hobgood (USA) 12.16 def. Nic Muscroft (AUS) 12.00
Heat 5: Tom Whitaker (AUS) 12.33 def. Daniel Ross (AUS) 10.83
Heat 6: Roy Powers (HAW) 13.74 def. Damien Hobgood (USA) 9.60
Heat 7: Kieren Perrow (AUS) 14.84 def. Michael Campbell (AUS) 12.66
Heat 8: Adrian Buchan (AUS) 17.17 def. Jihad Khodr (BRA) 12.50
Heat 9: Ben Bourgeois (USA) 12.34 def. Rodrigo Dornelles (BRA) 11.70
Heat 10: *Neco Padaratz (BRA) Aritz Aranburu (EUS) lesionado
Heat 11: Leonardo Neves (BRA) 13.67 def. Tiago Pires (PRT) 7.33
Heat 12: * Jay Thompson (AUS) Fredrick Patacchia (HAW) lesionado
Heat 13: Dane Reynolds (USA) 14.20 def. Ricky Basnett (ZAF) 10.06
Heat 14: Jordy Smith (ZAF) 15.34 def. Daniel Wills (AUS) 11.50
Heat 15: Tim Reyes (USA) 16.16 def. Royden Bryson (ZAF) 5.97
Heat 16: Ben Dunn (AUS) 12.07 def. Travis Logie (ZAF) 8.50

3. kanporaketa:

Heat 1: Bede Durbidge (AUS) vs. Kieren Perrow (AUS)
Heat 2: Tom Whitaker (AUS) vs. Ben Dunn (AUS)
Heat 3: Taylor Knox (AEB) vs. Dayyan Neve (AUS)
Heat 4: Joel Parkinson (AUS) vs. Roy Powers (HAW)
Heat 5: Dean Morrison (AUS) vs. Dane Reynolds (AUS)
Heat 6: Bobby Martinez (AEB) vs. Jordy Smith (ZAF)
Heat 7: Neco Padaratz (BRA) vs. Leonardo Neves (BRA)
Heat 8: Mick Fanning (AUS) vs. Julian Wilson (AUS)
Heat 9: Taj Burrow (AUS) vs. Mikael Picon (FRA)
Heat 10: Adrian Buchan (AUS) vs. Bruce Irons (HAW)
Heat 11: Jeremy Flores (AUS) vs. Jay Thompson (AUS)
Heat 12: C.J. Hobgood (AEB) vs. Tim Reyes (AEB)
Heat 13: Kelly Slater (USA) vs. Heitor Alves (BRA)
Heat 14: Luke Stedman (AUS) vs. Adriano de Souza (BRA)
Heat 15: Andy Irons (HAW) vs. Ben Bourgeois (AEB)
Heat 16: Kai Otton (AUS) vs. Luke Munro (AUS)

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta