logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:20:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR

Huts egindako lau penaltiak, Mandiolaren buruhauste

2008/02/26

Aurtengo denboraldian zazpi penalti jaurti ditu talde gipuzkoarrak, eta hiru besterik ez ditu asmatu.

Eibarrek ez du zorte handia aurten penalti jaurtiketetan. Javier Mandiola kezkati dago, lau penalti huts egitea ez da normala eta sailkapenean gorago egoteko aukera paregabea galdu dute huts horiengatik.

"Lau jokalarik penaltiren bat huts egin dute, beraz, bala gabe geratzen hasi gara" esan du Mandiolak prentsa aurrean.

Asier Goiriak huts egin zuen Malagaren kontra Ipuruan jokatutako azken neurketan (1-1); aurretik, Nasticen kontra, Ander Alañak ez zuen asmatu (2-0 irabazi zuen Eibarrek); Nico Medinaren hutsa Castelloren aurka heldu zen (0-0) eta 19. jardunaldian Jon Altunaren penaltia langatik gora joan zen.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta