logo de eitb24
2008ko maiatzak 10 | 01:21:16
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

IKERKETA

Elgoibarko sutea lapurreta egiteko eragin zutela uste du Ertzaintzak

2008/02/26

Poliziak dioenez, Olaso industrialdean goizaldean piztutako sua nahita eraginda izan zen, zantzu guztien arabera, pabilioiko kutxa gotorrak "bortxaz" irekitzen saiatu zirelako eta bi ordenagailu eta dirua falta zelako.

Gaur, goizaldean, Elgoibarko Olaso industrialdean piztutako sutea lapurreta egindako asmoarekin nahita eragindakoa izan zela uste du Ertzaintzak.

Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, sua industrialdean aparkatutako auto batean hasi zen 05:00ak aldera eta garrek beste auto bat hartu zuten biak erabat kiskalita utzita.

Ertzaintzak nabarmendu duenez, gertakaria nahita egin zuten, zantzu guztien arabera. Izan ere, ikerketa abiatu eta gutxira pabilioiko kutxa gotorrak behartuta zeudela eta bi ordanegailu eta dirua lapurtu zituztela egiaztatu zuten agenteek.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta