logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 10:58:38
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-MALAGA (1-1)

Landutako puntu ona Malagaren kontra

2008/02/24

Armaginek erronka zaila zuten, baina Altunak 80. minutuan norgehiagoka berdintzea lortu zuen.

Eibarrek aurkari indartsua zuen aurrean. Malaga sailkapeneko bigarren postuan da eta garaipena eskuratu nahi zuen Ipurua futbol-zelaian pribilegiozko postuetan jarraitzeko.

Neurketaren hasieran Malaga izan zen nagusi eta andaluziarrek erdietsi zuten lehen gola; 13. minutuan Bahak erdietsi zuen.

Berdinketaren gola bigarren zatiaren azken txanpara arte ez zen heldu. 80. minutuan Altunak egin zuen eta puntu bat etxean geratu zen. Lehenago Eibarrek penalti bat izan zuen bere alde, baina Malagaren Goitia atezainak Goiriaren jaurtiketa gelditu zuen.

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Cuellar; Manel, Alaña, Urzelai, Raul Garcia; Lombraña (72', Yagüe), Carmelo (54', Markel), Codina, Altuna, Del Olmo; eta Goiria (79', Zamora).

1 - Malaga: Goitia; Gamez, Weligton, Rosario, Rossato; Carpintero, Apoño, Hidalgo (87', Peragon), Cheli (80', Paulo Jorge), Eliseu; eta Baha.

Golak:

0-1. 58': Baha.
1-1. 84': Altuna.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta