logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:42:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

BARAKALDO

Telefonia mugikorreko antena ezkutu baten presentzia salatu dute

2008/02/22

Ezpitsua talde ekologistak ikerketa egiteko eskatu dio Udalari, eta era berean, Barakaldon dauden antena guztien errolda egin eta irregularrak direnak kentzeko eskatu dio.

Barakaldoko Ezpitsua plataforma ekologistak telefonia mugikorreko antena "ezkutu" bat dagoela salatu du. Antza denez, eremu elektromagnetikoak neurtzen ari zirela aurkitu zuten antena hori.

Plataformak eman dituen datuen arabera, antena Barakaldo erdian dago, Euskaltzaindia Plazan, 3. zenbakiaren eta zapata-denda baten artean, eskola batetik oso gertu.

Ekologistek nabarmendu nahi izan dute duela gutxi Gurutzetako La Paz Merkatuan ere beste antena bat atzeman zutela eta Barakaldon Industria Sailean erregistratu gabeko beste 19 ere badaudela.

Udalaren aurrean jarritako salaketan, ikerketa abian jartzeko eskatu dute, eta era berean, gai horren inguruan dagoen "kontrol eza" ikusita, udal-araudi bat onartzeko ere eskatu du Ezpitsuak, udalerrian dauden antena guztiak zentsatuz, mapa erradiomagnetiko bat osatuz eta irregularrak direla frogatzen den antenak kenduz.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta