2008/02/21
Frantziak 1.600 haur goitik behera neurtzea erabaki du eta datu horien arabera egingo dituzte arropak aurrerantzean. Sarkozyren Gobernuaren ustez, gaur egungo datu bankuek ez daukate beharrezko diren umeen neurriak; handik hartzen dituzte arropa, oinetakoak eta aulkiak egiteko neurriak.
Antza denez, neurrien aldaketa hauen arrazoia elikadura txarra da: haurrek ez dituzte beharrezkoak diren barazki eta fruituak jaten. Gainera, horietako ume askok freskagarri edota zukuekin bazkaldu eta afaltzen dute, urarekin egin beharrean.
Euskadi Irratiko azken albistegia