logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 05:41:18
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

BILBAO

Isozaki Ateako lehen bost etxebizitzak emango dituzte gaur

2008/02/20

Arkitekto ezaguna 2003an hasi zen, besteak beste, luxuzko 317 etxebizitza hartzen dituzten bi dorreak eraikitzen. Etxebizitza guztiak luxuz hornituta daude eta domotikaren alorreko azken aurrerakuntzak dituzte.
Isozaki dorretako bat. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Isozaki dorretako bat. Argazkia: EiTB

Erlazionatutako galeriak

Gaur emango dizkiete erosleei Isozaki Atean, arkitekto japoniar ezagunak diseinatutako 82 metroko dorreetan, dauden lehen bost etxebizitzen giltzak.

Arata Isozakik diseinatutako 22 solairuko bi dorreak 2003ko udaberrian hasi diren eraikitzen Uribitarten, Ibaizabalen ertzean, eta Guggenheim Bilbaotik bost minutura.

Guztira 317 luxuzko etxebizitza egin dituzte bi dorreetan eta gaurko lehen bost giltza-emateen ondoren, poliki-poliki betetzen joango dira pisuak datozen hilabeteetan.

Gela bateko etxebizitzetatik hasi (66,27 m2 eta 390.000 euro 2007an) eta lau gelara arterainokoak daude (169,36 m2 eta 865.000 euro 2007an).

Guztiak luxu osoz hornituta daude: Asiatik ekarritako Marbaoko zurezko lurzoruak, Carrarako marmol beltzez errematatutako bainugelak etab. Gainera, berrikuntza domotikoz jantzita daude: klimatizazioaren eta berogailuen telekontrol telefonikoa, suteen eta lapurreten kontrako segurtasun kontrolerako zentroa etab.

Gaurtik aurrera, bertan bizitzeko moduan izango dira bost familia.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta