logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 06:28:44
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

NASTIC-EIBAR (2-1)

45 minutuko partida

2008/02/16

Eibarrek eta Nasticek partida kaskarra jokatu zuten. Lehen zatian egin ziren neurketaren gol guztiak; Jandrok eta Tortolerok egin zituzten Nasticen golak eta Goiriak Eibarrena.
Nastic-Eibar partidaren irudia. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Nastic-Eibar partidaren irudia. Argazkia: EiTB

Nastic eta Eibar taldeen arteko partidak ez zuen kalitate handia izan lehen zatian, hala eta guztiz ere hiru gol ikusi ziren.

Aurrenekoa Jandrok egin zuen 22. minutuan, baina Goiriak erdietsi zuen aurki berdinketaren gola (29. minutuan); Eibarrek zazpi minututan neurketa berdindu zuen. Atsedenaldira heltzeko minutu pare bi falta zirenean Tortolerok egin zuen bigarrena Nasticen alde.

Bigarrenean armaginek berdinketaren gola bilatu zuten lehen minututik, baina Nasticek ondo egin zuen defentsa lana eta gol abagune argirik ez zuen izan Mandiolaren taldeak.

Fitxa teknikoa:

2. Gimnastic: Roberto, Rubio, Abraham, Tortolero, Oscar Lopez, Medina, David Sanchez (Diop, 73'), Campano, Jandro, Adrian (Pinilla, 67') eta Calle, (Miku, 83').

1. Eibar: Cuellar, Txiqui, Alaña, Biel Medina, Raul, Carmelo (Altuna, 61'), Lombraña, Codina, Zurutuza (Markel, 76'), Insa (Del Olmo, 67'), Goiria.

Golak: 1-0, Jandro (21'); 1-1, Goiria, (29'); 2-1, Tortolero (41');

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta