logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:31:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

BAIEZTAPENA

R.E.M, Lenny Kravitz eta The Prodigy ere, Bilbao BBK Live jaialdian

2008/02/15

The Charlatans, Morcheeba, Chris Cornell eta Quique Gonzalez ere izango dira The Police kartelburu izango den jaialdian.
Lenny Kravitz. Argazkia: Lenny Kravitz

argazkia handitu

Lenny Kravitz. Argazkia: Lenny Kravitz

Baieztatuta: R.E.M talde estatubatuarra eta Lenny Kravitz abeslaria eta The Prodigy Bilbon izango dira uztailaren 4an, 5ean eta 6an egingo den Bilbao BBK Live 2008 jaialdian, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez. Beraz, iragarrita zegoen beste taldeari batuko zaizkie hirurok, The Police taldeari, alegia.

Kobetamendin uztailaren 4an, 5ean eta 6an ospatuko duten Bilbao BBK Live festibalak aurreko urteko soinu gogorrak alde batera utziko ditu. The Charlatans, Morcheeba, The Wombats, Fancy eta The Gift taldeak, The Policekin batera, uztailaren 4an igoko dira taula gainera eta hurrengo egunean,uztailaren 5ean, berriz, R.E.M., Lenny Kravitz, The Prodigy, Chris Cornell, Quique Gonzalez y Aristocracia del Barrio eta Dynamo, Gazteako maketa lehiaketako irabazlea, izango dira kontzertuak emango dituztenak. Uztailaren 6an joko duten taldeen izenak zehazteko daude oraindik; datozen bi asteetan emango dituzte jakitera. Iaz 95.000 pertsona joan ziren jaialdira eta aurten zifra hori gainditzea espero dute antolatzaileek.

Hiru egunetarako abonuak 165 eurotan daude salgai eta egun bakoitzerako sarrerek, berriz, 72 euro balio dute.

Joan den abenduaren 20an jarri ziren abonuak salgai eta dagoeneko 6.000 saldu dira. Bestalde, uztailaren 4rako, The Police taldeak joko duen egunerako, salgai zeuden 30.000 sarreren erdia baino gehiago saldu dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta