2008/02/13
Arantxa Tapia Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Pasaia, Lezo, Errenteria eta Donostiako udaletako ordezkariak ez dira Pasaiako portuari eta inguruneari eragiten dion antolamendua izapidetzeko prozedura eta egutegiari dagokionez akordio batera iritsi gaurko bileran.
Donostiako eta Errenteriako udalek euren oniritzia eman diote Jaizkibiak Eusko Jaurlaritzari portu-planteamentuak eragingo lukeen ingurumen inpaktuaren txostena egin dezan eskatzeko, baina Lezok eta Pasaiak ezezkoa eman dute.
Hala, "blokeo hori libratu, ingurumenarekin zer gertatuko den argitu eta antolamenduaren edukiaren inguruko eztabaida irekitzeko beharra ikusirik, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak datorren asteartean Diputatuen Kontseiluari proposatuko dio Pasaiako Portuko Agintaritzak proposatutako Portuko Plan Bereziari hasierako onespena ematea, bai eta portuaren eta ingurunearen bateragarritasun planaren irizpideak eta helburuak zehazten dituen dokumentua onartzea ere" iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak komunikabideetara bidalitako ohar batean.
Honako alderdi hauek bilduko ditu dokumentuak:
-Portuko zerbitzu eremua.
- Portuko espazioak erabiltzeko plana onartu aurretik zerbitzu eremukoak ziren eta plan horrek erasan dituen espazioak.
-Saihesbidetik Gomustegiko biribilgunerako lotura (biribilgunea barne), bai eta Eusko Trenen Herrerako geltokiaren ingurua ere.
- Porturako sarbide diren Lezoko eta Molinaoko biribilguneak.
- Zerbitzu eremuan dauden Foru titulartasuneko gainerako bideak.
Euskadi Irratiko azken albistegia