Txirrindularitza

EZIN IZANGO DU KORRITU

Alberto Contador, Tourretik at

2008/02/13

Frantziako lasterketako antolatzaileek Astana taldea probatik kanpo uztea erabaki dute, eta iazko Tourreko irabazleak ezin izango du aurtengoan parte hartu. ASO enpresako probetatik ere kanpo utzi dute txirrindularia.

Frantziako Tourreko antolatzaileek Astana taldea lasterketatik at uztea erabaki dute, eta ondorioz Alberto Contador probako iazko irabazleak ezin izango du aurtengoa korritu. ASO enpresako probetatik ere kanpo utzi dute txirrindularia.

Contadorrek iazko Tourra eta Paris-Niza lasterketak irabazi zituen, baina aurten ezin izango du ez batan ez bestean parte hartu.

2007ko Tourrean hainbat dopin istilu jazo ziren, eta protagonista nagusia Astana taldeko Alexandre Vinokourov izan zen. Baina ez zen bakarra izan eta Kashechkinek (Astana) positibo eman zuen ere.

Paris Nizan parte hartuko duten taldeak honakoak dira:

Euskadi: Euskaltel-Euskadi
Espainia: Caisse d'Epargne eta Saunier Duval.
Alemania: Gerolsteiner, High Road eta Milram.
Belgika: Quick Step eta Silence Lotto.
Estatu Batuak: Slipstream.
Frantzia: Bouygues, Credit Agricole, Cofidis, Francaise des Jeux eta Ag2r eta Agritubel.
Italia: Lampre eta Liquigas.
Holanda: Rabobank eta Skil Shimano.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta