Politika

MIAKETAK

Hasi dira egoitzak ixten

2008/02/11

Garzon epaileak aginduta, EAE-ANVren bi egoitza (Iruñekoa eta Barakaldokoa) eta EHAKren bat (Donostian) zigilatu ditu Polizia Nazionalak.

EAE-ANVren bi egoitza eta EHAKren bat miatu eta itxi ditu Polizia Nazionalak azken orduetan, Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.

EAE-ANVk Iruñean (Dos de Mayo kalean) eta Barakaldon dituen egoitzak dira zarratutakoak. Belartza industriagunean (Donostia) EHAK-k duena ere itxi dute.

"Prohiben, ilegalizan como en el franquismo...Guk independentzia!" leloa (Debekatu, ilegalizatu Frankismo garaian bezala... Guk independentzia!) zuten kartelak jarri ditu EAE-ANVk bere egoitzetan.

Batasunaren aurkako operazioa zuzentzeko Euskal Herrian izan da Garzon epailea eta EAE-ANVko eta EHAK-ko zenbait egoitza miatzeko agindu du Dolores Delgado eta Vicente Gonzalez Mota fiskalek lagunduta.

Espainiako Polizia eta Justiziako ordezkaritzak bi alderdiek Barakaldon, Belartzan eta Iruñan dituzten lokalak miatzen aritu dira lau orduz. ANVren eta EHAKren jardunak eteteko agindu zuen Garzonek joan den astean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta