Ekonomia

GATAZKA

Gorputz-hezkuntzako irakasleek greba eguna dute gaur

2008/02/11

SOHATeko kideek eta sindikatuek 75.000 sinadura aurkeztuko dituzte Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, gorputz-hezkuntzako orduen murrizketaren aurka.
Euskal Autonomia Erkidegoko soinketa irakasleak greba orokorra egiteko deialdia dute gaur. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Euskal Autonomia Erkidegoko soinketa irakasleak greba orokorra egiteko deialdia dute gaur. Argazkia: EiTB

Euskal Autonomia Erkidegoko soinketa irakasleak greba orokorra egiteko deialdia dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasgai horren orduak murriztu nahi dituelako.

Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak (SOHAT) eta ELA, LAB, STEE-EILAS eta UGT sindikatuek deituta, Eusko Jaurlaritzaren atarian bilduko dira eta gorputz-hezkuntzako orduen murrizketaren aurka 75.000 sinadura aurkeztuko dituzte.

PPk heziketa fisikoa ikasgaiaren orduak ez murrizteko Hezkuntza Sailari egin dion ekimena eztabaidatuko du gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak. Lakuan bilduko diren irakasleak Eusko Legebiltzarrera bertaratuko dira gero, gorputz-hezkuntzaren etorkizunaren eztabaida bertatik bertara jarraitzeko.

Hirukoa PPren ekimenaren aurka agertu da eta, osoko zuzenketa jarri du. Hirukoaren arabera, ikastetxe bakoitzak curriculum proiektuetan aztertu behar du gorputz-hezkuntzaren garrantzia.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta