2008/02/09
Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin du bihar eguerdian Bilbon EAE-ANVren eta EHAKren alde egitekoa den martxa.
Epaileak bi alderdion jarduera eteteko erabakiaren baitan agindu du biharko manifestazioa debekatzea.
Autoan, protesta galarazteko, istiluak saihesteko eta kale-agerraldia egiten saiatzen direnak jazartzeko agindu dio Garzonek Ertzaintzari.
Gainera, istiluak egongo balira, erantzunkizun penala izango lukeela ohartarazi dio manifestazioa deitu duen pertsonari.
Auzitegi Nazionaleko epailearen ustez, berdin dio nork deitu duen martxa, protesta ekitaldiak jarduera etenda duten bi alderdi oinarri dituelako. Horretarako, atzo EHAK-ko eta EAE-ANVko hainbat hautetsik kale-agerraldian parte hartzeko deia egin zutela jarri du adibide.
Garzonek beste atal bat eratuko du EHAK-ren eta EAE-ANVren aurkako auziaren baitan, bi alderdiokin zerikusirik duten manifestazio, elkarretaratze eta ekitaldi guztiak aztertzeko.
Euskadi Irratiko azken albistegia