2008/02/08
Auzitegi Goreneko 61eko salak EHAK eta ANV alderdien jarduerak etetea baztertu du, baina ANV datorren martxoaren 9ko hauteskunde orokorretara aurkeztea eragotzi du, aipatu auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez.
Sala bereziko epaileek alderdi biei diru-laguntza publikoak kentzea erabaki du ere, Auzitegi Gorenak legez kanporatzeko prozedura bideratzen duen bitartean.
Erabaki honek, hortaz, ez du inolako eraginik gaur ostiral goizean Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak hartutako erabakiarekin, bide desberdina baina, bide penala hain zuzen ere.
Garzonek EAE-ANV eta EHAK alderdien jarduerak hiru urtez etetea erabaki du alderdi biak "Batasunaren menpeko tresna politiko eta Batasuna-ETAren helburu terroristak bete ahal izateko bitarteko ekonomiko" bihurtu direla argudiatuta.
Gauzak horrela, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak eskatutako kautelazko neurri gehienak baztertzea erabaki dute 61eko salako magistratuek. Bi eskaera onartu dituzte soilik: hemendik aurrera alderdi biei diru-laguntza publikoak kentzea eta ANVri hauteskundeetara zerrendak aurkeztea eragoztea, alderdi ekintzalea baitzen hauteskundeetan parte hartzeko asmoa erakutsi zuen bietako bakarra.
EHAK-k hauteskundeetara zerrendarik aurkeztu ez duen arren, Fiskaltzak eta Estatuko zerbitzu juridikoek bozetara aurkeztu ahal izateko eskubidea bertan behera utz ziezaiola eskatu diote Gorenari.
Auzitegiak, baina, ez du eskaera onartu alderdi abertzaleak ez duelako hauteskundeetan parte hartzeko zerrendarik aurkeztu.
Epaileek bost ordu eman dituzte bilduta goizez eta arratsaldez Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak eskatutako kautelazko neurrien inguruan erabaki bat hartu aurretik.
Euskadi Irratiko azken albistegia