2008/02/08
Enegarren sarraskia AEBetako unibertsitate batean. Emakumezko gazte bat Baton Rouge herriko (Luisiana) unibertsitatean sartu da, bi neska tirokatu ditu eta ondoren bere buruaz beste egin du, Poliziako iturriek jakinarazi dutenez.
Lekukoen arabera, ezbeharra 08:30ean (14:30 Euskal Herrian) jazo da. Ordu horretan, emakume batek ikasgelan eserita zeuden bi neska tirokatu ditu eta, ondoren, bere buruari tiro egin dio.
Oraindik ez dakite erasotzailea unibertsitateko ikaslea den ezta zer dela eta egin duen sarraskia.
Duela hamar hilabete, iazko apirilean hain zuzen, ikasle batek 33 lagun hil zituen Virginiako unibertsitatean. AEBetako hezkuntza zentro batean inoiz izan den sarraskirik odoltsuena izan zen hura.
Euskadi Irratiko azken albistegia