2008/02/07
29 urteko A.J.V. burlatarrari foruzain bat autoaz harrapatzen saiatu izana egotzi diote. Ausarkeriaz gidatzeagatik, mehatxatzeagatik eta iraintzeagatik ere atxilotu dute. Gainera, alkoholemia froga pasatzeari uko egin zion.
Berriozarren kokaturiko kontrol-gune batean behin baino gehiagotan alkoholemia froga pasatzeari uko egin ondoren ihes egin zuen gidariak, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Gobernuaren ahotan, ihesaldian "autoaz foruzain bat harrapatzen saiatu zen, baina agenteak bere burua lurrera botata saiakera sahiestu zuen".
Ihesaldian, gorrian ziren zenbait semaforo ez zituen errespetatu, debekatutako norabide aldaketak egin zituen eta aurkako noranzkoan ere gidatu zuen 30 aurrekari polizial baino gehiago dituen gidari horrek. Are gehiago, "errepideko beste erabiltzaileak arriskuan jarri" zituela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.
Foruzaingoa segika zuenean istripua izan zuen 29 urteko gidariak, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Honenbestez, bertan geldiarazi eta atxilotu zuten foruzainek.
Euskadi Irratiko azken albistegia