Politika

OPERAZIOA IPAR EUSKAL HERRIAN

Sarkozyrenak ez beste alderdi guztiek atzoko atxiloketak salatu dituzte

2008/02/07

Alderdi politikoak Jacques Morioren eta Jean Noel Etxeberriren atxiloketen aurka agertu ziren atzo, Baionako Udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean.

Alderdi politiko guztiek, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen UMPk izan ezik, protesta egin zuten atzo Ipar Euskal Herrian izandako polizia operazioaren aurka.

Operazio horretan, Frantziako Poliziak Jacques Morio kazetari eta okzitaniar militante iraultzailea eta Jean Noel Etxeberri, ELA sindikatuak sortutako Manu Robles-Arangiz fundazioak Ipar Euskal Herrian duen ordezkari eta Abertzaleen Batasuneko kidea atxilotu zituen.

Orotara, 200 pertsona inguru elkartu ziren atzo arratsaldean Baionako Udaletxearen aurrean, "Errepresioari ez" leloaren inguruan, besteak beste Michel Pedrosa (Alderdi Sozialista), Jean-Rene Etchegaray (UDF), Martine Bisauta (PCF), Ramuntxo Camblog (PNB), Manex Pagola (EA), Xabi Larralde (Batasuna), Beatrice Peyruc (Abertzaleen Batasuna), Beñat Gimenez Angeluko kontseilari nagusia eta Monique Larran-Lange Baionako kontseilari nagusia.

Askatasunak salatu egin du atxiloketak "muntaia juridiko eta politikoa" izan direla.

Anaram Au patac okzitaniar erakundeak (Morio bertako kidea da) deia egin du gaur arratsaldean Paueko Auzitegiaren aurrean elkarretaratzea egiteko.

Operazioa

Atxiloketak atzo goizean egin zituen Frantziako Poliziak, Laurence Le Vert epailearen aginduz, ETArekin lotuta egotea egotzita.

Hain zuzen ere, atzoko atxiloketek 2004ko abenduan egindako polizia-operazio batekin dute zerikusia. Orduan, besteak beste, Robert Arricau eta Jean-Francois Lefort (orain aske dago) atzeman zituzten.

Jacques Morio Mikel Albisu, Mikel Antza, eta Soledad Iparragirre, Anboto, ETAko kideek Salies de Bearnen alokatuta zuten etxearen jabearen anaia da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta