Politika

PARISEKO AUZITEGIA

Pello Alvarez aske utzi dute, zaintzapean

2008/02/06

Osasun-arazo larriak dituela eta hartu du erabaki hori Le Vert epaileak. Alvarez joan den astelehenean atxilotu zuten. Duela urtebete ere atzeman zuten, baina kargurik gabe libre geratu zen.

Pello Alvarez Saletari "helburu terroristak dituen gaizkile taldeko kide izatea" leporatu dio Pariseko Auzitegiak eta zaintza judizial pean aske uztea erabaki du, Efe albiste-agentziak iturri judizialak aipatuta zabaldu duenez.

Alvarez astelehenean atxilotu zuten Hendaian duen etxebizitzan eta, Baionako polizia-etxetik igaro ostean, Parisera eraman zuten atzo. Frantziako Poliziak ez du agiri faltsurik edota armarik topatu haren etxebizitzan.

Osasun-arazo larriak dituela kontuan hartuta, Le Vert epaileak zaintza judizial pean libre uztea erabaki du. Hori horrela, galarazita izango du Pirinio Atlantikoko departamentutik ateratzea eta astean behin komisariara joan beharko da, sinatzera.

Alvarez Andoaingo bizilaguna da eta duela urtebete Ziburun (Ipar Euskal Herria) atzeman zuten, Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindu baten ondorioz. ETAko kide bat etxean hartzea leporatzen zioten, baina kargurik gabe aske utzi zuten.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta