Bilbao Basket

BILBAO BASKET-BARTZELONA (70-69)

iurbentiak finalerdietarako txartela erdietsi du

2008/02/07

Bilbotarrek egungo txapelduna kanporatu zuten eta estreinakoz finalerdietan izango dira Errege Kopan.
iurbentiak eta TAUk larunbatean jokatuko dute finalerdietan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

iurbentiak eta TAUk larunbatean jokatuko dute finalerdietan. Argazkia: EFE

iurbentia Bilbao Basket izan zen nagusi Axa FC Bartzelonaren aurka (70-69), Errege Kopako 72. edizioaren final-laurdenetako partidan. Izan ere, bizkaitarrek kontrolpean izan zuten norgehiagoka, nahiz eta azken laurdenean kataluniarrek abantaila murriztu zuten.

Hortaz, iurbentiak txapelketaren egungo txapelduna kanporatu zuen, eta Errege Kopan estreinakoz parte hartuta, finalerdietarako txartela erdietsi zuen. Txus Vidorretaren zuzentzen duen taldeak TAU Ceramicaren aurka jokatu beharko dute finalerdietan (Larunbata, 17:30). Gasteiztarrek Malagako Unicaja menperatu zuten final-laurdenetako aurreneko partidan.

FITXA TEKNIKOA:

70- IURBENTIA BILBAO BASKET: Marcelinho Huertas (18), Recker (8), Vazquez (6), Banic (6) eta Weis (11) -hasierako bostekoa-; Salgado (3), Savovic (4), Lewis (9), Rancik (5) eta Pasalic (0).

69- AXA FC BARTZELONA: Lakovic (22), Basile (5), Acker (3), Trias (18) eta Marconato (6) -hasierako bostekoa-; Pepe Sanchez (3), Grimau (6), Neal (4), Ilyasova (0), Fran Vazquez (2) eta Kasun (0).

--PARTZIALAK: 24-24, 15-10, 13-12, 18-23.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta