Politika

POLIZIA OPERAZIOA

Jacques Morio eta Jean Noel Etxeberri atxilotu ditu Frantziako Poliziak

2008/02/06

Jean Noel Etxeberrik ELAren Manu Robles-Arangiz Fundazioan egiten du lan. Sindikatu horrek salatu duenez, atxiloketa hauekin "Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea beldurtu nahi dute".

Jacques Morio Anaram Au Patac mugimenduko militantea Pauen atxilotu dute goizean goiz, eta ELAren Manu Robles-Arangiz Fundazioan lan egiten duen Jean Noel Etxeberri, berriz, Baionan. Laurence Le Vert epaileak agindu ditu atxiloketak.

Askatasunak jakinarazi duenez, gaurko atxiloketak 2004ko abenduan egindako polizia-operazio batekin lotuta daude. Orduan, besteak beste, Robert Arricau eta Jean-Francois Lefort atzeman zituzten.

Jacques Morio Mikel Albisu, Mikel Antza, eta Soledad Iparragirre, Anboto, ETAko kideek Salies de Bearnen alokatuta zuten etxearen jabearen anaia da.

Moriok Pais Irrati librean egin du lana, kazetari modura. Ondorengo orduotan eramango dute Baionara, deklaratzera.

ELA: "Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea beldurtu nahi dute"

Bestalde, agiri baten bidez, ELA sindikatuak Jean Noel Etxeberri 'Txetx'en atxiloketa salatu du eta kargurik gabe "berehala" aske uztea exijitu du.

ELAren iritzian, "Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea beldurtu nahi dute, non 'Txetx' pertsona erreferentea den. Beste behin ere herri honetako errealitate soziala aldatzeko planteamendu zibilak eta demokratikoak erabiliz lan egiten duten pertsonak kriminalizatu nahi dituzte".

ELAk elkartasuna helarazi die bi atxilotuei eta bere babesa eskaini dio Etxeberriri. Era berean, arratsalde honetan Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta