2008/02/04
Euskal Eskola Publikoaren Festaren 17. edizioa Barakaldon ospatuko dute ekainaren 1ean, Euskal Herriko gurasoen konfederazioak (EHIGE) antolaturik. Euskal eskola publikoetako gurasoen elkarte gehienak ordezkatzen ditu EHIGEk.
EHIGEri jaia ospatzeko Barakaldo aukeratzea eskertu dio Tontxu Rodriguez alkateak, eta herrian 17 zentro publiko daudela gogoratu du: lehen hezkuntzako 12 ikastetxe eta bost institutu.
Bestalde, Carlos Fernandez Kultura zinegotziaren ahotan, "urguilu eta erronka" bat da festa hartzea. Era berean, eskola publiko "barneratzaile" baten aldeko apustua egin du.
'Ekiozu Euskal Eskola Publikoari' lelopean, gizartean gertatzen ari diren aldaketa sozialen aurrean eskola publikoak eta familiek duten garrantzia goraipatu nahi dute aurtengo edizioan, Euskal Herriko gurasoen konfederazioak (EHIGE) azpimarratu duenez.
Garraio publikoa
Barakaldoko enparantza eta parke ezberdinetan egingo da festa, eta bertan giro hezitzaile batean jolasteko hainbat aukera izango dira. Autobus eta auto partikularrentzako esparrua gordeko dute antolatzaileek, baina, hala eta guztiz ere, garraio publikoa erabiltzera dei egin du EHIGEk.
Euskadi Irratiko azken albistegia