Gizartea

ARABA EUSKARAZ 2008

Ikastola arabarren festa ekainaren 15ean izango da, Bastidan

2008/01/30

Bigarren aldia izango da Bastida ikastolak jaialdia antolatuko duela, izan ere, 2004an ere bere ardura izan zen festa antolatzea. 29 urte bete dituen ikastolak egun 200 ikasle eta 13 irakasle ditu.
Araba Euskaraz 2008ren aurkezpena. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Araba Euskaraz 2008ren aurkezpena. Argazkia: EiTB

Bastidako ikastolak antolatuko du aurtengo Araba Euskaraz festa. "Ilusioa eta ametsa" aipatu dituzte antolatzaileek aurkezpenean eta ekainaren 15ean sentimendu horiek nagusitu daitezela nahi dute.

Abestia sortua dago jada, herriko talde bat izan da horren arduradun. Logoa ere aurkeztu dute eta, nola ez, Arabako Errioxaren ardoarekin zerikusia duen irudia da eta ikastolako bi andereñok diseinatu dute.

2004ko Araba Euskaraz jaia ere Bastidako ikastolak antolatu zuen, ikastola hazten zihoan heinean eraikin berri baten beharra zutelako. Kostuei aurre egin behar diete oraindik eta baldintzak hobetu nahia dituzte. Horretara bideratuko dute, hain zuzen ere, Araba Euskaraz 2008an bilduko duten diru guztia.

29 urte dituen Bastidako ikastolak 12 ikasle eta andereño batekin abiatu zen, eta orain 200 ikasle eta 13 irakasle ditu. Festa giroa ziurtatu dute, ekainaren 15ean Bastidan ospatuko den Araba Euskaraz honetan. Ibilbidea zehazteko dago oraindik, baina ikastola bertatik abiatuko dela jakinarazi dute.

Bastidako ikastolaren ametsa indarrean da oraindik, ilusioz ekin zioten ikastola handitzearen asmoari 2004an eta aurtengo 'Ametsak dirau' leloarekin horixe islatu nahi izan dute. Aurkezpenean Edurne Ramon Arabako Ikastolen Federazioko lehendakaria eta Xabier Miñoz Bastida ikastolako zuzendaria izan dira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta