logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:02:42
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

GIPUZKOA

%40ko beherapenak Lurralde Bus konpainian, gaurtik aurrera

2008/02/01

Pesa autobus enpresak ere hartuko du parte ekimen honetan. Deba Garaira egindako bidaiek eta Donostia eta Bilbo arteko loturek ere izango dute beherapena.
Lurralde Buseko autobus bat, Donostian. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Lurralde Buseko autobus bat, Donostian. Argazkia: EiTB

Lurralde Bus Gipuzkoako garraio konpainiak %40ko beherapenak egingo ditu gaurtik aurrera.

Hala, konpainia horren txartel bakarrarekin ordainduz gero, erabiltzaileek deskontua izango dute lehenengo bidaiatik hasita.

Horrez gain, Pesa autobus enpresa ere ekimen honetan sartuko da. Deba Garaira egindako bidaiek eta Donostia eta Bilbo arteko loturek ere izango dute beherapena.

Autobusak ordaintzeko txartela Lurralde Bus bereizgarria duten kioskoetan dago salgai, 4 eurotan. Txartela, gainera, 5 eta 300 euro artean kargatu daiteke.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta