logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:44:35
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Hegoaldeko konoa

BUENOS AIRESKO BISITARI OSPETSUA

Legislaturak Eusko Legebiltzarreko presidentea saritu du

2006/09/07

Iragan asteartean egin zuten ekitaldia Parlamentuaren sail horretako Dorado saloian eta ekitaldian Alberto Iribarne Justizia ministroa eta Santiago de Estrada Legislaturako lehen presidentea izan ziren.

Izaskun Bilbao Barandika Eusko Legebiltzarreko presidentea Buenos Aires hiriko bisitari ospetsu aldarrikatu zuen Buenos Airesko Legislaturak. Ekitaldia asteartean egin zuten, 12:00etan, Parlamentuaren sail horretako Dorado saloian eta bertan Alberto Iribarne Justizia ministroa eta Santiago de Estrada Legislaturako lehen presidentea izan ziren, Diario Hispano Argentino egunkariak jakinarazi duenez.

Ines Urdapilleta diputatuak, ekimenaren egileak eta Emakumeen, Haurren, Nerabeen eta Gazteen Batzordearen presidenteak eman dio saria.

Bestalde, Bilbao Barandikak "Emakumearen Argazkiak" izeneko konferentzia eman zuen eta genero berdintasuna eta herritarren parte-hartzea jorratu zituen.

Ekitaldiari bukaera emateko Gloria eta Eduardo Arquinbau tango dantzariek ikuskizuna eskaini zuten

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta