2008/01/29
Bi udaltzain eta bi auzokide toxikatu egin dira gaur arratsaldean Bilbon, Harrobi kaleko etxebizitza batean piztu den sutea kea arnastuta.
Bilboko Udaleko bozeramaile batek informatu duenez, sua 16:30ean piztu da, aipatu eraikineko lehen solairuan.
Suhiltzaileak hara bertaratu dira eta 20 minutu baino ez dituzte behar izan sua amatatzeko. Edonola ere, auzokideak etxetatik atera behar izan dituzte, badaezpada.
Lau lagun toxikatu dira, baina han bertan artatu dituzte eta azkenean ez dituzte ospitalera eraman behar izan.
Sutea ez da larria izan. Hala eta guztiz ere, auzokideek etxetik kanpo igaro beharko dute gaua, seguru aski.
Euskadi Irratiko azken albistegia