logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:03:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

HIRUKOA ETA ARALARREN PROPOSAMENA

Talde bat desegiteko, osoko bilkuraren babesa behar izatea proposatu dute

2008/01/29

EAJ, EA, EB eta Aralarren lege-proposamena Fiskaltzak EHAK legez kanpo uztea eskatu duen egun berean iritsi da. Litekeena da datozen hileetan Legebiltzarrak EHAKren taldearen etorkizunari buruz eztabaidatu behar izatea.

EAJ, EA, EB eta Aralarren talde parlamentarioek Gasteizeko Ganberako araudia aldatzeko lege-proposamena erregistratu dute gaur, talde bat desegiteko Eusko Legebiltzarraren gehiengo absolutuaren babesa izatea beharrezkoa izan dadin.

Auzitegi Gorenean, Estatuko Fiskaltzak EHAK legez kanpo uzteko eskatu duen egun berean egin dute proposamena. Ezker Abertzalea talde parlamentarioak bederatzi legebiltzarkide ditu Gasteizko Ganberan.

Horrez gain, aipatu behar da joan den astean Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao zigortu zituztela, 2003an Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa desegiteari uko egiteagatik.

Horiek horrela, oso litekeena da datozen hilabeteetan Eusko Legebiltzarrak Ezker Abertzalea taldearen inguruan erabakiren bat hartu behar izatea.

Proposamen horrekin, hirukoak eta Aralarrek talde parlamentario bat desegitearen erantzukizuna osoko bilkuraren esku utzi nahi du, eta ez Mahaiaren edo Bozeramaileen Batzordearen esku, egun gertatzen den moduan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta