2008/01/29
Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak (SOHAT) greba eguna deitu du otsailaren 11rako, Jaurlaritzak gorputz-hezkuntzako orduak %37 murriztea erabaki baitu bigarren hezkuntzan, eta %40 lehenengoan.
Gainera, protesten baitan, ez dute Gorputz-hezkuntza ikasgaia emango otsailaren 11 arte.
SOHATen arabera, beren buruak "behartuta" ikusi dituzte lanuzteak egiteko, Hezkuntza Sailak uko egin baitio negoziatzeari.
Horrela, euskal curriculumarekin ez daudela batere ados agertu nahi izan dute gorputz-hezkuntzako irakasleek. Izan ere, curriculuma "edukirik gabekoa" izango dela ohartarazi dute, bertan agertzen diren eskuduntzak lortzea ezinezkotzat jo baitute.
Igor Azurmendi SOHATeko kideak ziurtatu duenez, "zentroak autonomoak izatea eta jakintzako alor batzuk hobetzea nahi dute [Jaurlaritzakoek], baina ezin da hori lortu beste alor batzuen kalterako, pedagogiaren aurkakoa baita".
CCOO, ELA, LAB, EILAS eta UGT sindikatuek bat egingo dute lanuzteekin.
Greba egunean, SOHATeko kideek 75.000 sinadura aurkeztuko dituzte Lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, gorputz-heziketako orduen murrizketaren aurka.
Euskadi Irratiko azken albistegia