2008/01/29
Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurkako epaiketa egiteko data jarri du Auzitegi Nazionalak; datorren apirilean jarriko dute abian.
28 auzipetu izango dira, besteak beste, Juan Maria Olano, eta denei egotziko diete erakunde armatuko kide izatea. 10 urtera arteko espetxe zigor eskaerak egin ditu eurentzat fiskalak. "ETAko presoen frontea" deritzonaren kide direla dio.
Oraingoz ez dute zehaztu epaiketa Auzitegi Nazionalak Madrilgo Casa de Campon duen egoitzan egingo duten, 18/98 makro-sumarioarekin gertatu zen bezala.
Teresa Palacios magistratua izango da tribunaleko presidentea eta epaiketa saioak astelehenetik asteazkenera bitartean egingo dituzte.
Prozesu honetan ere, AVT herri-akusazio gisa arituko da.
Euskadi Irratiko azken albistegia