2008/01/25
Elkarren ondoko hirugarren egunean, gaur ere Egipto eta Gazaren arteko Rafahko mugan etengabekoa izan da milaka palestinarren joan etorria.
Atzo ez bezala, baina, gaur Egiptoko Poliziak igarotzea galarazi die palestinarrei, ur kanoiak erabilita.
Geroago, ostera, hondeatzeko makinez baliatuta, palestinarrek zulo gehiago egin dizkiote hesiari.
Poliziek, azkenean, etsi egin dute eta ez diete trabarik jarri zirrikitu horietatik sartu diren milaka palestinarrei.
Egiptok Israelen eta Estatu Batuen presioari egin beharko die aurre, baina orain arte erakutsitako jarrerarekin herrialde arabiarren begirunea berreskuratu du.
Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak Al Fatah eta Hamas Palestinako alderdi nagusiei berehala bakea negoziatzen hasteko eskatu die.
Euskadi Irratiko azken albistegia