2008/01/25
2004. urtean gazte durangar bat autoz harrapatu eta hil zuen lagunak salaketa jarri die gurasoei eta 20.000 euro eskatu dizkie autoak, Audi A8 bat, jasandako kalteengatik, kalteordain gisa, gaur El Pais egunkariak kaleratutako informazioaren arabera.
Enaitz Iriondo 2004ko abuztuaren 26an harrapatu zuen Tomas Delgado Bartolomek, bizikletan Castañareseko (Errioxa) errepidetik zihoala. Familiak herri horretako kanpingean igarotzen zituen udako oporrak.
Haroko instrukzioko epaitegiak atzera bota zuen gurasoek hasieran jarritako salaketa penala ez baitzuen sumatu "arau-hauste kriminalik" gidariaren jokaeran. Bide zibilari ekitean, berriz, 33.000 euroko kalteordaina eman zion aseguru-etxeak, Tomas Delgado gehiegizko abiaduran joateak istripuan eragina izan zuela onartuta.
Enaitz Iriondoren gurasoek ez dute etsi eta bide penala berriz irekitzeko lanetan ari dira. Datorren asteazkenean, baina, Haron egingo den epaiketan egon beharko dute. Bertan, beren semea hil zuen pertsonak jarritako salaketari aurre egin beharko diote. Tomas Delgadok 14.000 euro eskatu dizkie autoak izandako kalteengatik eta beste 6.000 autoz aldatu behar izanak eragindako kostuengatik.
Euskadi Irratiko azken albistegia