2008/01/23
Sustapen publikoko etxebizitzak eraikitzeko erabiliko den orubean egokitzapen lanetan zenbiltzatela aurkitu dituzte lindane hondarrak, Ansion. Hondar horiek lurrazpian topatu dituzte, horregatik, ikerketa "sakona" egingo dutela jakinarazi du gaur Barakaldoko Udalak.
"Premiazko" lehen azterketa egin ondoren, ikerketa "sakonago" bat egitea erabaki du Udalak, IHOBE-Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoarekin elkarlanean. Helburua kutsatutako lur kantitate zehatza ezagutzea da.
Egokitzapen lanak eta ikerketak irauten duten bitartean orubea hesiz inguratuta izango dute. Bide batez, kutsatutako lurrak "herritarren osasunerako kaltegarriak ez" direla ziurtatu du Barakaldoko Udalak.
Euskadi Etorbidean kokatutako lurretan egingo dute ikerketa eta "momentu oro" elkarlanean arituko dira bi erakundeak (IHOBE eta Udala), beharrezko izanez gero, lurra berreskuratzeko neurriak hartzeko.
Euskadi Irratiko azken albistegia