2008/01/21
Haurdunaldian kafea kontsumitzeak bikoiztu egin dezake umea galtzeko arriskua, American Journal of Obstetrics and Gynaecology aldizkari estatubatuarrean argitaratu den ikerketa baten arabera.
Txostenean agertzen denez, kafea kontsumitzeak, nahiz eta gutxi edan, umea galtzeko arriskua areagotzen du bereziki haurdunaldiko lehenengo hilabeteetan.
Kafeina 200 miligramo irensteak (bizpahiru kafe edalontzi) bikoiztu egin dezake umea galtzeko arriskua haurdunaldiaren hasieran, aipatu aldizkarian azaldu dutenez.
De-Kun Li ikerketaren arduradunak adierazi du haurdun dauden emakumeek kafea utzi beharko luketela haurdunaldiko lehenengo hiruzpalau hilabeteetan. Li Californiako Oakland hiriko Kaiser Iraunkorreko Ikerketa Saileko ginekologia aditua da.
Haurdun zeuden mila emakumetan oinarritu zen Liren ikerketa. Hamar bat asteko haurdunaldian zeuden denak. Adituaren arabera, kafeina kontsumitzen ez zuten emakumeen %12,5ek umea galdu zuten. Ohiz kafea kontsumitzen zutenen artean (eguneko 200 bat miligramo), berriz, %24,5ek galdu zuten sabelean zuten haurra.
Euskadi Irratiko azken albistegia