logo de eitb24
2008ko maiatzak 15 | 21:30:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

KALTEAK

Zenbait bizilagun etxetik kanpo Bilbon, ustez eragindako sute batengatik

2008/01/21

Garaje batek su hartu du 22:15ean, Gorte kalean. Lehen ikerketen arabera, nahita piztutakoa sutea izan daiteke. Ez du inork min hartu.

Sute bat izan da gaur gauean Bilbon, Gorte kalean, eta hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte kearen ondorioz, baina ez du inork min hartu. Lehen ikerketen arabera, nahita piztutakoa izan daiteke, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertakariak argitzeko (suhiltzaileen arabera nahita piztutakoa izan da), eta eragindakoa dela uste dute, baina kale indarkeriarekin zerikusia izatea baztertu dute.

22:15ean piztu da sutea Gorte kaleko aparkaleku batean. Trasteleku bat eta garajean aparkatuta zegoen auto bat kiskali ditu suak.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta