Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Caparros: "Zaleek eta jokalariek horrelako garaipena behar zuten"

2008/01/17

Talde zuri-gorriko entrenatzailea oso pozik agertu zen prentsa aurrean Espanyolen kontrako norgehiagoka bukatu eta gero.
Caparros oso pozik agertu zen prentsa aurrean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Caparros oso pozik agertu zen prentsa aurrean. Argazkia: EFE

Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzailea kontent zegoen bere taldeak Kopan lortutako garaipenarekin.

Nahiz eta penaltietan izan, Utrerakoa pozik da, "Kopako kanporaketa polita bizi dugu, asko sofrituta, bai, baina pozik nago kanporaketa gainditu dugulako. Luis Garciaren kanporatzea gure onerako izan da eta partida berdintzeko abaguneak izan ditugu. Halere, azkenean Prieto kanporatu eta hamar-hamarren kontra sofritu dugu".

Orain, hurrengo kanporaketan Racing gainditzea izango da zuri-gorrien jomuga, "Athletic, bere historiak horrela dio-eta, Kopako taldea da eta horregatik pozik naiz. Zaleek eta jokalariek horrelako albiste bat behar zuten", gehitu zuen Caparrosek.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta